Barriak

 Barri gehiago ezagutzeko Bai Horixe! ikastetxeko aldizkaria irakurri…. klik egin +1

z6

Continue reading »

Agenda 21

Gure  helburutariko bat ikasleak, irakasleak, gurasoak … sensibilizatzea da. Ikastetxeko Agenda 21eko Ingurumen batzordean guraso gehiago egotea aberasgarria da guztiontzat eta ez bazarie apuntatu baina  prest bazagoze  batzordean parte hartzeko, arazo barik, gu pozik egongo ginateke. Horretarako ziklo bakotxean irakasle arduradun bat dago.

♣  Animatu eta parte hartu!!


  • Aurkezpena

“Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadaren (2005-2014) barruan, UNESCOk iraunkortasuneko jardunbide egokitzat hartu du EAEko Eskolako Agenda 21 programa.”


  • Zer da Eskolako Agenda 21?

” EA21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.”


  • Zertarako da Eskolako Agenda 21?

“Hezkuntza-komunitateak Eskolako Agenda 21 programa lantzen du eskolaren iraunkortasuna eta kalitatea garatzeko eta sustatzeko, eta udalerriko garapen iraunkorrean laguntzeko.”


  • Nork hartzen du parte?

“Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako bi sailen (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, eta Ingurumen eta Lurralde  Antolamendu Saila) eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da Eskolako Agenda 21en garapena.”


  • Norentzat da Eskolako Agenda 21?

“Ikastetxea gune parte-hartzaile, plural, kritiko, osasuntsu eta iraunkor bilakatu eta udalerrian uztartu nahi duten guztiek parte har dezakete Eskolako Agenda 21en. Horregatik, programa bereziki hezkuntza-komunitate osoari  zuzentzen zaio.”


  • Nola hasten da Eskolako Agenda 21en prozesua?

“Eskolako Agenda 21 programan sartzeko gonbitea udalak egiten du eta erabakia ikastetxearen Ordezkarien Organo Gorenari dagokio.”



Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitatearen konpromiso eta ekintza plan bat da, ikastetxearen eta horren inguruaren jasangarritasuna mantentzeko xedea duena.
 
Helburua zera da: ikasleak heztea garapen jasangarria bultza dezaten, eta kontsumo arduratsua eta partaidetza sustatzea. Horretarako, ikastetxeak berak balio horien arabera jokatu behar du, ikastetxean ere ura eta energia kontsumitzen, hondakinak sortzen eta joanetorriak eragiten baitira.
 
Eskolako Agenda 21ek ikasleei euren inguruko ingurumen arazoak aztertzeko eta ulertzeko aukera ematen die. Halaber, guztiontzako bizikalitatearen eta ingurumenaren kalitatearen arteko oreka mantentzeko xedearekin banakako eta taldeko ahaleginak egiteko gaitzen ditu ikasleak.